Gaur hasiko da Emakume-On jaialdia, Bilbon

2019ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
IKUS-ENTZUNEZKOAK. Ikus-entzunezkoen eremuan diharduten emakume sortzaileen lana ikusgai egitea eta gaiari buruzko gogoeta bultzatzea: horiexek dira Emakume-On topaketen helburu nagusiak. Bigarren aldia dute aurtengoa, eta hainbat mahai inguru, bideo emanaldi eta musika saio egingo dituzte gaur eta bihar, Bilborock aretoan, 18:30etik aurrera. Floston kultura elkarteak antolatu du topaketa, Bilboko Udalarekin batera, eta sarrera librea izango da.

Gaur izango diren ekitaldien artean, nabarmentzekoa da Sofia Zalliok eta Ane Lindanek eskainiko duten Emakumeak ekintzazko zineman-Otsoen lurraldean solasaldia. Izaskun Arandiak eta Iera Diazek, berriz, gaur egun ikus-entzunezkoen eremuan emakumeek duten egoera izango dute mintzagai; eta Olatz Beobide eta Amaia Lizarraldek Gutarrak izeneko websaila aurkeztuko dute.

Musikaz lagundutako ipuin kontaketa eta playback lehiaketa egingo dituzte, besteak beste, bihar. DJ emanaldiarekin bukatuko dute jaialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.