Madrilgo Alcala hotelean ere, Muguruza eta Brouard gogoan

Alcala hoteleko ekitaldia, atzo. BERRIA.
2013ko azaroaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Madrilgo Alcala hotelean hil zuten tiroz HBko diputatu Josu Muguruza. 24 urteren ondoren, leku berean elkartu ziren atzo ezker abertzaleko eta Amaiur koalizioko hainbat kide, Muguruzaren eta Santi Brouarden hilketak gogoratzeko. Besteak beste, han izan ziren Rufi Etxeberria, Joseba Permach eta Karmelo Landa, eta Xabier Mikel Errekondo eta Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak. «Ezker abertzalea gatazkaren konponbiderako lantzen ari ziren unean hil zituzten Santi eta Josu, bide horiek ixteko asmoz», esan zuen Etxeberriak. Espainia oraindik ere «bakearen etsai» dela salatu zuen, «bakea eta askatasuna lortzeko konpromisoa» berrestearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.