Bordeleko errektoreak bizkarra eman die Seaskaren eskaerei

Paueko Administrazio Auzitegira jotzea aztertzen ari da Seaska, azterketak euskaraz egiteko eskubidea lortzeko

Akademia ikuskaritzaren egoitzak okupatu zituen Seaska lehengo astean. B.E.
2022ko apirilaren 14a
00:00
Entzun
BORDELE. Azterketak euskaraz egin ahal izateko Seaskaren eskaera guziak ukatu ditu Bordeleko (Okzitania) errektoreak. Atzo izan zuten asteetan espero zen bilkura, baina ez zuen emaitzarik eman. Brebetako zientzia proba euskaraz erantzun ahal izatea, eta baxoko azterketan ikasleek aurkeztu behar dituzten bi berezitasunak eta Ahozko handia euskaraz erantzun ahal izatea galdetzen zuen Seaskak. Ahozkoarena, EEP Euskararen Erakunde Publikoarekin eta errektoretzarekin izenpetutako hitzarmenean adostua zen—Olivier Dugrip aitzineko errektoreak izenpetu zuen—; baina, gaur egungo errektoreak dio idatzitakoaren «beste irakurketa bat» egiten duela. Jorajuriaren hitzetan, «biziki argia» da hitzarmena; horregatik, Paueko Administrazio Auzitegian helegitea jartzea aztertzen ari dira. Ondoko asteetan mobilizazio gehiago eginen dituztela ere iragarri du Jorajuriak.

Abenduan argitaratu zuen Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituenirakaskuntzari buruzko zirkularra. Frantziako Konstituzio Kontseiluak Molac Legea zentsuratu ondotik Frantziako Gobernuak egoera baretzeko eman zuen aterabidea izan zen. Idatzian, brebetan eta baxoan proba batzuk euskaraz egiteko aukera aipatzen dute, baina, ordutik, neurria aplikatzeari uko egin dio Bordeleko errektoretzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.