Bigarren etxebizitzei zerga bat jartzea proposatu du Sylviane Alaux diputatuak

2014ko azaroaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Urtean bi hilabetean baino gutxiagoan okupatuak diren bigarren etxebizitzei zerga bat ezartzea proposatu du Sylviane Alaux diputatu sozialistak. 2015eko finantza lege xedeari zuzenketa bat eginez plazaratu du proposamena. Azaldu duenez, «desoreka» dago etxebizitzen eskaintzaren eta eskaeren artean, bereziki herri turistikoetan, eta horrek «etxebizitzak hiritik kanpo bilatzera behartzen ditu lekuko jendeak». Euskal Herrian aspalditik dagoen arazoa dela erran du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.