Bi langile hil dira, bat Santurtzin eta bestea Beasainen

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
BILBO. Bi behargin hil dira lan istripuz, Santurtzin (Bizkaia) bat eta Besainen (Gipuzkoa) bestea. Aurrenekoak atzo izan zuen istripua, 16:00etan, portuan. Hildakoa 38 urteko gizonezko bat da. Orga altxatzaile baten gurpila «manipulatzen» ari zen, eta pisu handiko pieza bat gainera erorita hil da. Herritar batek eman zien istripuaren berri larrialdi zerbitzuei, baina, iritsi zirenerako, berandu zen. Langilea suspertzeko saioek huts egin zuten. Ikerketa abiatu du Guardia Zibilak.

Beasainen, berriz, zirku bateko trapezista bat hil da, 29 urteko emakumezkoa. Herenegun izan zuen ezbeharra, metro eta erditik erori eta buruan kolpea hartuta; Donostiako ospitalean hil zen. COVID-19agatik alarma egoera ezarri zenetik, Beasainen daude zirkuko langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.