ALTSASU. ELAk nazio batzordea egin zuen atzo Altsasun (Nafarroa), eta adierazpen bat onartu zuen Aberri Egunaren harira. Agirian, errepublikaren alde egin du sindikatuak: «Errepublika izateko nahia borroka sozialetan islatzen da, nazio, hizkuntza, klase zein genero zapalkuntza ororen aurkako lanean». ELAren ustez, «emantzipazio nazionalerako» prozesu batek gehiengo sozial zabalak behar ditu, eta prozesu subiranista «oinarrian legitimatu» behar da. Izan ere, sindikatuak argi dauka subiranotasuna esparru guztietara zabaltzeko era egongo dela, baldin eta herritarren helburu sozial, ekonomiko eta kulturalekin engaiatzeko urratsa egiten bada.
Horiek horrela, eta Aberri Egunari begira, «borroka eta alternatiben ekosistema» indartzearen alde egin du ELAk, Euskal Herri «burujaberako» oinarri sendo bat jartzeko. Horregatik, sindikatuak iragarri du parte hartuko duela hilaren 8an eta 9an Itsasun (Lapurdi) Aberri Egunaren karietara antolatu diren ekitaldietan.
Errepublika lortzeko borroka goratu du ELAk

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu