Koronabirusaren jarraipena, Rikardo Arregiko finalistetan

BERRIAk koronabirusari buruzko azken datuei egiten dien jarraipen garaikoa finalista da kazetaritza sarian

2020ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
ANDOAIN. Aurtengo Rikardo Arregi sariko finalistak jakinarazi zituzten atzo. Kazetaritzaren arloan lau lan dira hautagaiak, eta komunikazioaren arloan, beste lau. Azaroaren 26anjakinaraziko dituzte irabazleak. Urteko kazetaritza lanik onenen artean aipatu dute BERRIAk COVID-19a aztertzeko prestatzen dituen infografiak eta mapak. Euskal Herriko eta munduko aldi oroko egoera erakusteko grafikoak eta mapak erakusten ditu sarean, eta baita ondorio ekonomikoenak ere. Martxoan hasi zen datu horiek ematen, eta lehen olatuan etenik gabe eguneratu zituen. Lantalde zabal baten emaitza da. Bestetik, honakoak dira finalistak: Miel Anjel Elustondok BERRIAn argitaratutako Tonban ehortzirik elkarrizketa alegiazkoen sorta; Arantxa Arzak eta Felix Zubiak Euskadi Irratian egiten duten Osasun Etxea irratsaioa; eta Euskadi Irratiko Albiste Faktoria irratsaioko lantaldea.

Komunikazio sarirako hautagaiak, berriz, lau hauek dira: Egunean Behin, CodeSyntaxek sortua;Ene Kantak proiektua; Arteman eta Mendiak; eta Herriak elkartea eta Et Incarnatus musika taldea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.