Mondragon taldeak 6.000 milioiren salmentak egin ditu

Kanpoko merkatuetan izan dira %70; taldeko industria enpresek 300 enplegu sortu dituzte azkeneko urtean

2020ko martxoaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRASATE. Mondragon taldeko alor industrialeko kooperatibek 2018. urtean baino %2,5 gehiago saldu zuten iaz, eta horrek 6.020 milioi euroko fakturazioa eragin du. Salmenta horien bi heren baino gehiago nazioarteko merkatuetan egin ditu. Guztira, 4.214 milioi euro; %2,2 gehiago. Enpresa horiek 146 ekoizpen zentro dituzte mundu zabalean, eta horietan 14.500 langilek dihardute. Halaber, Arrasateko korporazioak barne merkatua esaten dion horretan ere —Hego Euskal Herria eta Espainia— igo ditu salmentak, %3,2.

Hori guztia enplegu datuetan ere islatu da: 2019an, eta arlo industrialean betiere, 298 lanpostu sortu dituzte. 39.020 dira guztira taldeko enpresentzat aritzen diren bazkideak eta soldatapekoak industriako sektorean. Azken bost urteetan, hazkunde esanguratsua izan du enpleguak: 2014tik 2019ra, 7.000 lanpostu baino gehiago sortu dituzte taldeko enpresek, horietatik %54 Euskal Herrian eta inguruetan. Industria arloan, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden enplegu guztien %9,3 ematen ditu korporazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.