Migratzaileen karabanakoak beren egoera legeztatzen ari dira

15.000 bat lagun abiatu ziren astelehenean Mexiko eta Guatemala artetik. Mexikok areago militarizatu ditu mugak.

Migratzaileen talde bat, atzo, Huixtlan (Mexiko). JUAN MANUEL BLANCO / EFE.
2022ko ekainaren 10a
00:00
Entzun
MEXIKO HIRIA. Aurtengo migratzaileen karabana jendetsuena —15.000 bat lagun— abiatu zen astelehenean Tapachulatik, Mexiko eta Guatemala arteko mugatik, eta 50 bat kilometro egin ditu Huixtlara (Chiapas) iritsi arte. AEBetako mugara bidean han egin du lehen geldialdia, papergabeek beren egoera administratiboa legezta dezaten. Izan ere, bisa horrekin herrialdean egon daitezke 180 bat egunez, eta hor mugitu.

AEBetako eta Guatemalako mugetan militarrak hedatzeko —beste 15.000 bat soldadu— erabakia hartu du asteon Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak, baina esan du erabakia ez dela «plan baten» ondorioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.