Koronabirusa

Madrilek ohartarazi du derrigor luzatu behar dela alarma egoera

EAJk Sanchezi eskatu dio erkidegoek parte har dezatela erabakietan; zuzenketa bat jartzeko asmoa du EH Bilduk

2020ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Kongresuan bihar erabakiko dute alarma egoera beste bi aste luzatu ala ez, eta oposizioak estu hartu nahi du Pedro Sanchezen gobernua. Alarma egoera kentzeko eta ohiko legedira bueltatzeko eskatu zuen igandean Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk —erkidegoetako presidenteekin bilera egiten du Sanchezek igandeetan—. Ez zen bakarra izan Urkullu: PPk ere eskatu du alarma egoera bertan behera uzteko, «beharrezkoa» ez delakoan. Gobernuak, ordea, irmo erantzun du, Salvador Illa Osasun ministroaren bidez: «Ezinbestekoa da alarma egoera. Eta funtzionatu egiten du. Beste 22 herrialdetan dute gisa bereko sistema bat. Ez dezagun egin kaosean buka daitekeen esperimenturik».

Hori da gobernuaren argudioa: alarma egoera ezinbesteko tresna dela pandemiari aurre egiteko. Besteak beste, ohartarazi du konfinamendua ezartzeko eta mugikortasuna mugatzeko lege euskarria ematen duela.

Alarmak dakar Madrilek agintea zentralizatzea. EAJk ildo horretatik jo du: Andoni Ortuzar presidenteak ohartarazi du erkidegoek zeresana izan behar dutela. «Bakoitzak aukera izan dezala bere erakundeak eta eskumenak kudeatzeko». Sanchezi eskatu dio ez dadila «marfilezko dorrean gotortu». EH Bilduk iragarri du zuzenketa bat egingo duela biharko eztabaidan, eskumena euskal erakundeek izan dezaten. Hala esan du Arnaldo Otegi idazkari nagusiak: «Ez du zentzurik erabakiak hemendik 500 kilometrora hartzeak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.