«'De Miguel sarea' lotsagabe» aritu zela dio fiskalak

2018ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Josu Izagirre Arabako fiskal nagusiak baztertu egin ditu De Miguel auziko defentsako abokatuek epaiketa baliogabetzeko aurkeztutako argudioak. Ikerketa abiatzeko erabili ziren entzuketak legez kanpo egin zirela argudiatuta, abokatuek eskatu zuten baliorik gabe uzteko epaiketa; Izagirreren ustez, ordea, badago nahikoa froga ziurtzat jotzeko ustelkeria «sare bat» osatzen zutela akusatuek, «lotsagabe» jokatzen zutela eta «establishment-aren» babesa zutela legez kanpoko komisioak jasotzeko, kontratu publikoak adjudikatzearentruke.

Haren iritziz, froga nahikoa dira Ainhoa Alberdi abokatuak 2009an jarri zuen salaketan aurkeztu zituen grabazio eta mezu elektronikoak; izan ere, ustezko gaizkile sareak legez kanpoko komisioak eskatu zituen Arabako Foru Aldundiaren kontu ofizialetatik mezuak bidalita. Epaiketa «berme guztiekin» egiten ari direla gaineratu du Izagirrek.

Alfredo de Miguel Arabako EAJren buru ohiaz gain, beste 25 lagun daude auzipetuta. Otsailaren 19an berrekingo diote ahozko epaiketari, eta auziaren amaieran deklaratuko dute ikertuek. Defentsako abokatuek atzo eskatu zuten auzipetuek azken saioetan deklaratzeko, lekukoak eta perituak epailearen aurretik igaro eta gero, eta eskaria onartu zuen Jaime Tapia epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.