Nazioarteko Zinema Mintegi bat, Tabakaleran

2022ko urriaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZINEMA. Zinemaren eta arte garaikidearen arteko gurutzaduren inguruan hausnartzen jarraitzeko gonbita egin du Donostiako Tabakalerak VII. Nazioarteko Zinema Mintegiarekin, azaroaren 4tik 6ra bitartean. Zentroak, hain zuzen, ildo horri erantzuten dion erakusketa bat du ikusgai, Vive le cinéma!, zeinak lau zinema zuzendarik erakusketa areto baterako sortutako piezak biltzen dituen. Dea Kulumbegaxvili, Lemohang Jeremiah Moses, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang dira zuzendari horiek, eta haietako bik hartuko dute parte mintegian, Lacuestak eta Kulumbegaxvlik. Haiekin ariko dira, halaber, hiru eguneko egitarauan, Rabith Mroue, Alex Reynolds, Maddi Barber eta Mirari Etxebarri zuzendariak.

Askotariko egitaraua prestatu dute. Hitzaldiak, mahai inguruak, performanceak eta proiekzioak izango dira nagusiki, eta, parte hartzeko, berriz, izena eman beharko da aldez aurretik, honako helbide honetara idatzita:[email protected].
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.