Guggenheim eta Arte Ederrak udan zabalik izango dira

2020ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
ARTEA. Ekainaren 1etik aurrera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako museoek irekitzeko aukera izango dute, eta Bilboko Arte Ederren Museoak eta Guggenheim museoak iragarri dute jada orduan zabalduko dutela, egoera berrira egokitutako ordutegi eta egutegiekin betiere.

Bi museoek lehen hilabeterako ordutegiak zehaztu dituzte. Guggenheim 14:00etatik 19:00etara egongo da irekita astegunetan, eta 11:00etatik 19:00etara, berriz, larunbat eta igandeetan. Uztailean eta abuztuan ordutegia luzatuko dute museoan, eta 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik.

Arte Ederren Museoa, berriz, ekainean 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da irekita, eta 11:00etatik 19:00etara uztailean zein abuztuan.

Guggenheimen, Olafur Eliasson, Lygia Clark, Richard Artschwger eta William Kendridgerren lanak izango dira ikusgai udan; Arte Ederren Museoan, berriz, Vicente Ameztoiren atzera begirakoa eta Beruete eta Regoyos margolarien gaineko erakusketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.