Ustelkeriagatik jarritako zigorra eten diote Khani

2023ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ISLAMABAD.Hiru urteko kartzelaldira zigortu zuten Imran Khan Pakistango lehen ministro ohia, ustelkeriagatik, baina Islamabadeko Auzitegi Nagusiak eten egin zuen atzo erabaki hori, Khanen abokatuetako batek, Naeem Panjuthak jakinarazi zuenez. Auzitegi horrek bermepeko askatasuna ere agindu zuen Pakistango lehen ministro ohiarentzat, baina oraingoz ez da irtengo espetxetik, Auzitegi Bereziak Khan atxilo egoteko agindu baitzuen, estatu sekretuak filtratzearekin zerikusia duen beste kasu batengatik.

Khanek beranduenez gaur deklaratu beharko du Auzitegi Berezian, eta horren ondoren erabakiko dute epaileek zer gertatuko den Pakistango lehen ministro ohiarekin. Ustelkeria zigorraren ondorioz, hauteskunde batzordeakhura inhabilitatzea erabaki zuen; hortaz, printzipioz, bost urteko epean ezingo da hauteskundeetara aurkeztu.

Gobernuburu izandakoa iazko apirilean bota zuten kargu horretatik, oposizioak aurkezturiko konfiantza mozio baten bitartez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.