Mobilizazioak Kolonbiako protestekin bat

2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. «Kolonbiako herriaren kontra erabiltzen ari diren biolentzia justifikaezina» gaitzesteko adierazpen bateratua plazaratu zuten atzo ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK, STEILAS, Nafarroako CGT, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek, eta datorren ostegunean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzeko deia egin zuten, 18:30ean.

Bakea, bizitza eta demokrazia izeneko agiriaren bidez, salatu zuten «Kolonbiako langile klasearen eta herriaren» lan eta bizi baldintzak «prekarizatzen» dituela gobernuak, berriki atzera botatako zerga erreforma proposamenaren gisakoen bidez. Horregatik, apirilaren 28ko greba orokorraren aldarrikapenak «justuak eta zilegiak» direla adierazi zuten.

Halaber, «protestaren eta disidentzia politikoaren kriminalizazioa» salatu zuten. Kolonbian «giza eskubideak errespetatu» eta «justizia eta demokrazia» egon daitezen lanean jarraitzeko prestasuna agertu zuten.

Iruñeko Udaletxe plazan, Bilboko Areatzan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Correos plazan egingo dituzte elkarretaratzeak ostegunean. «Mobilizazio herritarrak» eta zabalak izatea nahi dutela nabarmendu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.