Eskoziako trans legearen blokeoa, auzitara

2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EDINBURGO. Eskoziako Gobernuak atzo jakinarazi zuen Erresuma Batukoa auzitara eramango duela, Eskoziako Parlamentuak abenduan onarturiko trans lege-proiektua blokeatzeagatik. «Eskoziako Parlamentuaren gaitasun legegileen aurkako erabaki bat da, aurrekaririk gabea. Betoak aurrekari arriskutsu bat finkatu dezake», esan zuen Eskoziako Justizia Sozialerako ministro Shirley-Anne Somervillek, komunikatu baten bitartez. Londresek argudiatu zuen lege horrek «bi onarpen erregimen desberdin» ezarriko lituzkeela «Erresuma Batuaren barruan».

Besteak beste, trans lege-proiektuak jasotzen du 16 urtera jaistea administrazioari sexu aipamenean aldaketa eskatzeko gutxieneko adina —egun, gutxienez 18 urte izan behar dira hori eskatzeko—, eta atzera botatzen du txosten mediko bat aurkezteko beharra. Izan ere, egun «genero disforiaren diagnosi psikiatriko bat» aurkeztu behar zaio administrazio publikoari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.