Israelek loturak hautsi ditu NBEren batzorde batekin

2020ko otsailaren 14a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Palestinako lurretan dauden Israelgo kokalekuetan jarduten ari diren enpresen zerrenda bat zabaldu zuen herenegun Nazio Batuen Erakundeak (NBE), eta argitalpen horrek Tel Aviven haserrea piztu du. Erantzun gisa, Israelgo Gobernuak atzo jakinarazi zuen eten egingo dituela NBEko Giza Eskubideen batzordearekiko harremanak —talde horrek osatu zuen txostena—.

NBEk 112 enpresa zerrendatu ditu, eta izen ezagunak daude tartean: Airbnb, Expedia, TripAdvisor eta Motorola, esaterako. Israelgo jarduneko lehen ministro Benjamin Netanyahuren iritziz, giza eskubideen batzordea erakunde «lerratua eta eraginik gabekoa» da, eta horregatik hartu du harremanak eteteko erabakia. Mike Pompeo Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkariak ere kritika berak egin zizkion NBEri. Txostenean nabarmendu dute enpresa horien lanak «giza eskubideen inguruko kezka» eragiten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.