Pandemiak bizi itxaropena murriztu du

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
LONDRES. 2019ko datuekin alderatuta, bizi itxaropena sei hilabete baino gehiago murriztu da, Oxfordeko Unibertsitateak eginiko ikerketa baten arabera.Europako herrialde gehienak,AEBak eta Txile hartu dituzte kontuan ikerketan; guztira, 29 herrialde. Horietatik 27tan nabaritu dute murrizketa. Mendebaldeko Europan, II. Mundu Gerratik antzemandako jaitsiera handiena da.

Adituen arabera, koronabirusak zerikusi zuzena du bilakaeran. «Gure ikerketaren emaitzak erakusten dute bizi itxaropenaren jaitsieraren arrazoi nagusia koronabirusa dela, eta horrek erakusten du nolako kaltea eragin dien pandemiak herrialde gehienei», nabarmendu zuen atzo Ridhi Kashyap ikerketaren egileetako batek. Herrialde gehienetan gizonezkoen bizi itxaropena jaitsi da gehien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.