Albistea entzun

Etiopiak adierazi du Tigrayren %70 kontrolpean duela

Etiopiako Gobernuak adierazi du laguntza humanitarioa heldu dela Tigrayra, baina GKEek ezeztatu egin dute

Berria -

2022ko azaroak 12

ADDIS ABEBA. Etiopiako Gobernuak atzo adierazi zuen Tigray eskualdearen %70aren gaineko kontrola eskuratu duela. Redwan Hussein Etiopiako Gobernuko Atzerri ministrordearen arabera, lurraldearen eremu hori kontrolatzearen ondorioz, laguntza humanitarioak «inoiz baino jario handiagoa du» Tigrayn. «Janariz betetako 35 kamioi eta sendagaiz hornitutako beste hiru» heldu dira jada Tigray iparraldeko Shire hirira, Atzerri ministrordearen esanetan.

Husseinek ez zuen azaldu, ordea, kamioi horiek Etiopiako Gobernuak edo gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) bidalitakoak ote diren. Dena den, Tigrayn lanean ari diren zenbait GKEk ohartarazi dute abuztuaren 24tik eskualdera ezin izan dela iritsi laguntza humanitarioko kamioirik. Hegaldiak onartu dituztela eta zerbitzu publikoak berriro martxan jartzen hasi direla ere esan zuen Husseinek.

Etiopiako Gobernuak eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteak su etena «formalki» adostu eta gutxira adierazi du Etiopiak Tigrayren %70aren gaineko kontrola eskuratu duela. Urriaren 25ean hasi zituzten bake negoziazioak, eta hil honen hasieran eman zuen AB Afrikako Batasunak meniaren berri. «Armagabetze sistematikoa, ordenatua eta antolatua» egingo dute bi aldeek, eta akordioak «bide emango» dio Tigrayri eskualdean hornidura humanitarioa berrezartzeko eta zibilak babesteko. Gerraren eraginez, milaka lagun hil dira, eta 600.000 inguru desplazatu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kenyako Baserritarren Ligako idazkari nagusi Sidi Otieno, elastiko gorri batekin. ©OSKAR EPELDE JULDAIN
Daniel Suidani Malaitako lehen ministro kargugabetua, haren Facebook orriko argazki batean. ©FACEBOOK

Malaitako lehen ministroa kargutik bota dute, ustelkeria leporatuta

Ander Perez Zala

Suidani da Salomon Uharteek eta Txinak adosturiko segurtasun akordioaren kritiko nagusia
Zaurituak.

Oraingoz 7.200dik gora dira Ekialde Hurbileko seismoetan hildakoak

Arantxa Elizegi Egilegor - Mikel O. Iribar

Gau osoan zehar lanean jarraitu dute erreskate taldeek, baina toki askotan laguntzaren zain daude oraindik. Ohartarazi dute biktima kopurua handitu egingo dela datozen orduetan. Milaka dira kaltetuak, eta 30.000tik gora zaurituak. Erdoganek hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du hamar probintziatan.

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

«Herrialdearen historiako lurrikararik okerrena izan da hau»

Orsola Casagrande

Kurdistanen krisi mahaia eratu du HDP alderdiak, laguntza kudeatu eta kaltetutako eremuetara iristeko. Aterpeak lortzea da orain lehentasuna Sancarrentzat.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.