AHTko bidaiariei zerbitzua emateko lau hautagai

2019ko azaroaren 2a
00:00
Entzun
MADRIL. 2020ko abenduan liberalizatuko da AHT abiadura handiko trenetako bidaiarientzako zerbitzua Espainian, eta Renfe konpainia publikoarekin batera, beste hiru hautagai aurkeztu dira lehiara: Frantziako SNCF konpainia publikoa, Talgo eta Globaliaren arteko aliantza bat, eta Ilsa, Air Nostrum hegazkin konpainiaren jabeen hautagaitza. Adifek lau hautagaitza horiek jaso ditu.

Liberalizazio ereduari jarraituz, hautagaiek hiru zerbitzu paketeren artean hautatu behar izan dute, Adifek abiadura handiko trenen sarean dituen adar guztietarako. Madril Bartzelonarekin lotzen duena da bat, Levantera doana bestea, eta Sevilla eta Malagako linea hirugarrena. Lehen paketeak eskaintzen ditu zerbitzu gehien —egunero 104 bidaia—, eta zenbait iturrik diote hori Renferentzako egokituta dagoela, hura delako zerbitzu horiek kudeatzeko gaitasuna duen bakarra. Beraz, gainerako paketeen artean lehiatu beharko dute beste hautagaiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.