Ostiralean onartu asmo dute Franco lurpetik ateratzea

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Espainiako Gobernuak etzidamuko Ministroen Kontseiluan du erabakitzekoa Francisco Francoren hilotza Erorien Haranetik ateratzea. Hala iragarri dute zenbait albiste agentziak, gobernuko iturriak aipatuz. Urte amaiera baino lehen ateratzeko asmoa zuen gobernuak, baina prozesuak luze jo du azkenean. Areago, ostiralean erabakia hartuta ere, familiak aukera izango du aginduaren aurkako helegitea jartzeko.

Francoren senideek iragarria dute Erorien Haranetik ateratzekotan Almudena katedralean jarriko dutela gorpua, Madril erdialdean. Gobernuak erantzun du ez duela hori onartuko, «ordena publikoko arazoak» sortuko lituzkeela eta. Horregatik, Francoren sendiari eskatu dio hauta dezala beste leku bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.