Israelgo armadako soldaduek lau palestinar hil dituzte tiroz

200 baino gehiago dira zaurituak Gazan eta Zisjordanian. Milaka lagun irten dira kalera AEBen jarrera kritikatzeko

2017ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Israelgo soldaduek gutxienez lau palestinar hil zituzten atzo, bi Gazan eta beste bi Zisjordanian. 164 palestinar ere zauritu zituzten Gazan, horietako bost larri. Zisjordanian, berriz, 103 dira zaurituak, bi larri, Palestinako Osasun Ministerioaren arabera. Gazteak AEBetako presidente Donald Trumpen erabakiaren aurka protestatzen ari ziren, Israelekin dagoen mugan.

Israelgo armadaren datuen arabera, 3.500 lagun ari ziren protestan Gazan, eta 2.500 inguru Zisjordanian. Jordanian ere 10.000 lagun irten ziren kalera, AEBek «Palestinak bizi duen eraso sionistan» duten egitekoa salatzeko.

Trumpek Jerusalem Israelgo hiriburu gisa onartzeko erabakia hartu zuen aurreko astean, eta AEBen enbaxada hara mugitzeko ideia adierazi. Erabaki horrek haserrea sortu du Palestinan eta mundu arabiarrean, eta protestak ugariak izan dira azken egunetan. Duela astebete hasi ziren lehenak, eta orduz geroztik hildako ugari izan dira palestinarren aldean. Israelek Gazarekin duen muga ixteko erabakia ere hartu du.

Hamaseko buruetako batek, Mohamad al-Zaharrek, mugimendu islamistaren helburua «Palestina guztia askatzea» dela azpimarratu zuen atzo. Al-Zaharren esanetan, Hamasek besoak zabalik ditu «adiskidetzerako bidean». Bide batez, mundu osoko AEBen enbaxadak «setiatzeko» deia egin du erakundeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.