BERLIN. OME Osasunaren Mundu Erakundeak kezka azaldu du, txertaketa «motelegi» eta «ezin onartuzko erritmoan» doalako Europan. OMEko Europarako zuzendari Hans Henri
Klugek zenbait neurri proposatu ditu horri buru egiteko: txertoen produkzioa areagotzea, banaketarako dauden «hesiak» kentzea eta «eskura dauden dosi guztiak erabiltzea».
OMEko buruen iritziz, Europan egoera ez da ona: kutsatzeen gorakada, Erresuma Batutik zabaldu den aldaeraren hedatzea eta opor egun hauetan joan-etorriak ugaritzea ez dira zantzu positiboak. Horregatik, «ahalegin bat» egiteko deia zabaldu dute. «Ez da neurriak arintzeko garaia», esan du OMEko Europako Larrialdietarako zuzendari Dorit Nitzanek; «ezin dugu utzi nekeak garai gaitzan». Osasun arloko neurriak eta «neurri sozialak» ere eskatu ditu.
OME: «Txertatze kanpaina motelegi doa Europan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu