LPEEk eta aliatuek ez dute handituko ekoizpena

LPEEren bilera bat. M. MESSARA/ EFE.
2021eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
VIENA. Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta haren aliatuek (LPEE + taldeak) ez du espero zena egin. Apirilean ekoizpena handituko zutela uste zuten sektoreko adituek, kontsumoa handitzen ari delako poliki-poliki eta harekin batera garestitzen ari delako upela; baina halakorik ez da gertatuko, eta indarrean dauden murrizketak apirilera ere zabaltzea erabaki dute.

Izango dira, ordea, bi salbuespen: Errusiak egunean 130.000 upel gehiago atera ahal izango ditu, eta Kazakhstanek, 20.000 gehiago, barne eskari handiagoa bete ahal izateko.

Kartelaren eta haren aliatuen erabakiak are gehiago handitu du petrolioaren prezioa. Iluntzean, Brent upela 67 dolarrean salerosten zen, bezperan baino ia hiru dolar garestiago (+%4). 2020ko urtarrilaz geroztik ez zen maila horretan egon. COVID-19aren ondorioz garraioa amildu izanak hemeretzi dolar arte merkatu zuen Brent upelaren prezioa, iazko apirilean, horri batu zitzaiolako Saudi Arabiak petrolio gehiago punpatu zuela, lehiakide garestiagoak merkatutik kanporatu nahian. Politika horren kostua oso handia zela eta, Saudi Arabia eta Errusia bakea egin eta ekoizpena murrizten aritu dira irailaz geroztik. Azarotik hona, gora egin du prezioak, suspertze ekonomiko baten itxaropenak hauspotuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.