PILOTA. Irabaziz agurtu da Aitor Elordi lau eta erdikoan: 22-15 hartu zuen mendean atzo Peio Etxeberria, Iruñean. Etxeberria nagusi izan zen lehen zatian (10-14), baina Elordik 12-1eko partziala lortu zuen, eta buelta eman zion neurketari. Etxeberriak gora egin beharko du finalerdietan Unai Lasori irabazi nahi badio. Hain zuzen ere, Lasok Aitor Arangurenekin batera jokatu zuen atzo Labriten, Aimar Olaizolaren eta Jon Mariezkurrenaren aurka. Olaizola II.aren azken partida izan zen Iruñean. 22-14 irabazi zuen goizuetarrak. Lepo bete zen Labrit.
Lau eta erdiko bigarren finalerdia bihar geratuko da zehaztuta. Jokin Altunak eta Oinatz Bengoetxeak Tolosan jokatuko dute (Gipuzkoa), eta irabazlea Joseba Ezkurdiaren aurka ariko da. Ezkurdiak gaur jokatuko du azken lehia, Eibarren (Gipuzkoa), Erik Jakaren aurka.
Elordik 22-15 irabazi dio Peio Etxeberriari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu