Rezustak ez dio aukerarik eman Elezkano II.ari: 22-8

Gaur bi partida jokatuko dituzte Donostian: Zabaleta, Darioren aurka; eta, Ezkurdia, Altuna III.aren kontra

Beñat Rezusta, pilota jotzear, final-zortzirenetako partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2021eko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
PILOTA. Beñat Rezustak buruz buruko finalerdiak jokatuko ditu bigarrenez, azkenekoz hori egin eta lau urte geroago. Bergarako (Gipuzkoa) atzelariak nagusitasun osoz irabazi zion atzo Danel Elezkanori, Idiazabalen (Gipuzkoa), final-laurdenetako lehen partidan: 22-8. Rezustak Mikel Urrutikoetxea edo Iñaki Artola izango du aurkari finalerdietan. Baikoko bi pilotariak bihar ariko dira, Bilbon.

Erakustaldia eman zuen atzo Rezustak, eta ez zion aukerarik eman Elezkano II.ari. Hankapean ibili zuen une oro. Dena egin zuen era ikusgarrian: pilota jo; gurutzatu; eta tantoa amaitu, dejadaz, hormabikoz eta boleaz. 15 egin zituen. Erne harekin. Sasoiz eta konfiantzaz lepo dago.

Gaur, beste finalerdia geratuko da zehaztuta. Final-laurdenetako bi lehia jokatuko dituzte Donostian (17:30, ETB1): Jose Javier Zabaleta, Dario Gomezen aurka; eta, Joseba Ezkurdia, Jokin Altunaren kontra. Irabazleak elkarren aurka ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.