Antolakunde ekologista bat eratzeko oinarriak jarri dituzte

Klima larrialdiaren inguruan indarrak eta borrokak batzea erabaki dute Ekotopaketen azken egunean, asanbladan

2022ko urriaren 4a
00:00
Entzun
PORTUGALETE. Hiru egunez dozenaka eragile eta norbanako elkartu dira Portugaleteko Sastraka gaztetxean (Bizkaia), Ekotopaketen harira. Igandeko asanbladan, hara bildutako eragileek bidea ireki diote indarrak bildu eta Euskal Herrian «antolakunde ekologista indartsu bat» sortzeko aukerari. Antolatzaileek baieztatu dute topaketak klima larrialdiari aurre egiteko bultzada bat izan direla eta horri jarraipena eman behar zaiola. Horregatik, antolakunde bat eratzeko aukera aztertuko dute aurrerantzean.

Azaldu dutenez, datozen hilabeteetan ekingo diote lan dinamikari, «bildutako indarrak bideratzeko». Esan dute gaur egun talde eta eragile ekologista asko daudela, baina horiek tokiko edo sektorekako proiektuen inguruan eraikita daudela. Hori dela eta, asanbladan aurkeztutako ideietako bat izan da beste lan esparru batzuetan saretzeko aukera aztertzea. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, asteburuan Ekotopaketetan izan diren 500 lagunetatik, 350 ez daude talde ekologistaren batean. Hortaz, beharrezkoa ikusten dute antolakunde bat eratzea, aniztasun horri toki bat egiteko.

«Tratu ona, errespetua eta espazio seguruak» izango dituen eredu bat aipatu dute, eta adierazi energia, burujabetza, klima larrialdia, gai sozialak eta lan munduarekin lotutako gaiak landuko lituzkeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.