Athletic B-ko bost jokalari Panamari aurre egiteko

2019ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Gizonezkoen Euskal Selekzioak deialdi apala osatu du maiatzaren 29an Panamaren aurka, Panama Hirian, jokatu beharreko lagunarteko partidarako. Javier Clementeren lehen partida izango da hautatzaile karguan, eta Athletic B-ko bost jokalarirekin osatu du hamazazpi kideko deialdia.

Athleticeko hamar jokalari deitu ditu: Aritz Aduriz —hamahirugarren partida du—, Jesus Areso, Mikel Balentziaga, Iago Herrerin, Gaizka Larrañaga, Iñigo Martinez, Mikel San Jose, Iñigo Vicente, Asier Villalibre eta Daniel Vivian Moreno. Realeko hiru: Aritz Elustondo, Aihen Muñoz eta Asier Illarramendi; Leganeseko bi: Unai Bustinza eta Javier Eraso; eta Alaveseko eta Levanteko bana, Manu Garcia eta Aitor Fernandez hurrenez hurren.

Ez zen deialdi erraza; besteak beste, Lehen Mailako jokalariek oporrak hartu dituztelako, eta Osasunakoak lehian ari dira. Hainbat jokalari gazte, gainera, —Oiartzabal, Zubeldia, Merino Simon...— Espainiako 21 urtez azpiko selekzioak deitu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.