Epaileak Auzitegi Gorenaren esku utzi du Casadoren auzia

Epaileak uste du badaudela nahikoa irregulartasun zantzu masterraren inguruko ikerketa irekitzeko

2018ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
MADRIL. Atzo, Carmen Rodriguez-Medel epaileak txosten bat igorri zion Auzitegi Gorenari, Pablo Casado Espainiako PP Alderdi Popularreko buruaren masterraren auzia argitzeko ikerketa zabaltzeko. Auzitegi horrek hartuko du ikerketa irekitzeko edo ez irekitzeko erabakia. Madrilgo Rodriguez-Medel 51. Instrukzioko Auzitegiko epaileak uste du badaudela ikerketa irekitzeko adina irregulartasun zantzu, baina Gorenak hartu beharko du azken erabakia. Rodriguez-Medelek gogoratu du errekurtsoa jar diezaioketela.

Casadok Zuzenbide Autonomikoko master bat gainditu zuen Madrilgo Juan Carlos Erregea Unibertsitatean. 22 irakasgaitik lau baino ez zituen egin, gainontzeko hemezortziak baliozkotutzat eman baitzizkioten. Lau lan egin zituen, 90 bat orrialdekoak, eta ez zen inoiz klasera joan. MAL Master Amaierako Lana ere ez zuen aurkeztu. Madrilgo diputatu autonomikoa zen orduan. Rodriguez-Medel epailea Casadoren auzia ikertzen hasi zen, Cristina Cifuentes Madrilgo Autonomia Erkidegoko orduko presidentearen kasuko irregulartasun berak egon ote ziren aztertzeko.

Casadok kasua argitzea espero du, eta alderdikideei lasai egoteko esan die, «justizia» egingo dela. Espainiako presidente Pedro Sanchezek Casadori esan dio azalpenak emateko herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.