Somaliako presidenteak bozak egin nahi ditu

2021eko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUQDISHO. Mohamed Abdullahi Farmaajo Somaliako presidentea prest azaldu zen atzo herrialdean hauteskundeetara deitzeko, eta jakinarazi zuen «hauteskunde prozesua» abiatu aurretik parlamentuaren onarpena bilatuko duela, larunbatean. Halaber, aktore politiko guztiei dei egin zien bozketaren inguruan «premiazko eztabaidak» martxan jartzeko, hedabide publikoen bidez zabaldu zuen diskurtso batean.

Krisi politikoak gainezka egin du azken egunetan Somalian, presidenteak bere legealdia luzatu izanaren ondorioz. Otsailaren 8an amaitu zuen legealdia Abdullahi Farmaajok, baina parlamentuak lege bat onartu zuen duela bi aste, hauteskundeak deitu beharrik gabe legealdia bi urtez luzatzeko modua egiten diona. Horrek haserrea eragin du oposizioan. Protestak eta istiluak izan dira herrialdean.

Atzo bertan, gutxienez hamar lagun hil zituzten Muqdisho hiriburuan, bonba auto bat leherrarazi ondoren; militarrak ziren horietatik bost. Somaliako Espetxe Zerbitzuaren aurka jo zuen autoak, eta momentuan lehertu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.