Alicia Alonso dantzari kubatarra hil da, 98 urterekin

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DANTZA. Umetatik dantzarako talentua agertu, eta, ezagutzen den ibilbide profesionalik luzeenetako batean, hamaika bide urratu zituen Alicia Alonsok (La Habana, 1920): 11 urterekin egin zuen debuta; 1948an, Kubako lehen ballet eskola sortu zuen, iraultzaren ostean, Kubako Ballet Nazionala bihurtu zena eta azkeneraino zuzendu duena; Hego Hemisferioko lehena izan zen SESBen dantzatzen; Giselle balletaren mito bat bihurtu zen. 75 urterekin jantzi zituen azkenekoz dantzarako zapatilak, ordurako erdi itsu, eta irakaskuntzan eta koreografian segitu du amaieraraino. 98 urterekin hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.