Hartzea Lopez aske, G7koen goi bileraren harira galdekatua izan eta gero

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
MIARRITZE. Hartzea Lopez G7koen goi bileraren harira galdeketa egiteko deitu zuten, atzo, Miarritzeko komisariara (Lapurdi). Minutu gutxi iraun zuen hitzorduak, eta, ateratzean, azalpenak eman zituen: joan den uztailaren 13an G7 Ez plataformak Miarritzen egin zuen manifestaziora deitzeko Bidarten (Lapurdi) ezarritako pankarta batean haren hatz markak aurkitu zituzten, eta, ondorioz, Bidarten eta inguruetan agertutako pintaketak egin izana leporatzen diote. Lopezek uko egin zion Poliziaren galderei erantzuteari, eta prokuradorearen esku geratu da afera. Berak erabakiko du segidarik eman ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.