First Models agentziako burua, 'Cabezudo auziarekin' lotuta

Ostiralean deklaratu behar du epailearen aurrean; haur pornografia zabaltzen lagundu ote zuen ikertzen ari dira

2019ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA.Espetxean dago Kote Cabezudo argazkilaria: harekin modelo jardundako hainbat emakumeri erasoak egitea egozten diote, haien baimenik gabe irudi pornografikoak zabaltzen jardutea ere bai. Hain justu, 23 salaketa daude jarrita haren aurka. Argazkilariak First Models deitutako modelo agentziarekin zuen lotura sarri aipatu da, haiekin harreman aski estua baitzuen; erretratu asko egiten zizkien. Atzo jakin zen argazkilariaren aurkako auzibidearen harira ikertzen ari direla orain agentziako zuzendaria. IñigoOlasagasti izenarekin egin da ezagun modaren alorrean —berez, Iñigo Garcia Monedero da—, eta ostiralean epailearen aurrera deklaratzera joan behar du; ikertzen ari dira ea argazkilariari adingabeen irudi pornografikoak hedatzen lagundu zion. El Confidencial Digital hedabideak zabaldu zuen atzo albistea, eta salaketa jarri duten andreen abokatu Mario Diezek baieztatu egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.