Presoen alde manifestatu dira ehunka lagun

2020ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Espainiako Gobernu ordezkaritzak ez zuen baimenik eman, baina Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak deialdiarekin aurrera jotzea erabaki zuen atzo, eta 18:15 aldera ehunka lagun elkartu ziren euskal presoen aldeko manifestazioan, Borrokak ez du etenik. Amnistia osoa! lelopean. «Patxi Ruizek gose greba bukatu zuenean esan genuen berak pasatutako lekukoa hartuko genuela», azaldu zuten deitzaileek. Espainiako Polizia alde zaharrean barreiatu zen, eta debekuaren aurrean oldarraldiak egoteko arriskua zegoen. Pankarta zabaldu eta berehala, presoak etxeratzearen aldeko oihu ozenak egin ziren, eta Errekoleta plazatik Takonerara joateko imintzioa egin. Hamar polizia inguruz osatutako lerroak ez zuen utzi, alde zaharrera zuzendu ziren manifestariak, orduan.

Bostehundik gora lagun elkartu ziren protestan. poliziek borrak eta kaskoak zeramatzaten arren, ez zen istilurik izan, azkenean.AEM mugimenduak argudiatu zuen herriak ez diola inori baimena eskatu behar, eta herri mugimendua goretsi zuen, azken egunetan faxismoaren aurrean erakutsitako jarrera «eredugarriagatik»: «Debeku guztien gainetik faxismoaren aurka gaude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.