Albistea entzun

Melillako hesia igarotzean desagertutakoak 70 dira jada

Giza Eskubideen Marokoko Erakundea GKEak jakinarazi du desagertuen artean hamar hildako daudela

Berria -

2022ko irailak 11

RABAT. 70 dira jada ekainaren 24an Melillako hesia igarotzeko ahaleginean desagertutakoak, Giza Eskubideen Marokoko Erakundeak jakinarazi duenez. Horietatik hamar hildako gisa identifikatu ditu GKE gobernuz kanpoko erakunde horrek.

1.500 bat immigrante saiatu ziren Melillako muga zeharkatzen; 37 hil ziren, eta 500 inguruk lortu zuten muga pasatzea. Gehienak, ordea, Marokora bueltatu zituen Espainiako Poliziak orduan bertan, legez kanpo.

Melillan lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeek Espainiako eta Marokoko gobernuei gertatutakoa ez ikertzea leporatu diete askotan, eta Europako Parlamentuak ere Espainiako Barne Ministro Grande-Marlaskari eskatu dio bertan gertatutakoaren inguruko azalpenak emateko. Aurreko astean zenbait hedabidek kaleratu zutenez, «ez du argitu» parlamentura joango den.

Bestalde, hesia igarotzea lortu ez zuten migratzaileetatik 75 epaitu dituzte Marokon.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Raphael Warnock hautagai demokrata, iragan ostiralean egindako mitin batean, Savannah hirian (AEB). Botoen %49,48 bildu zituen lehen itzulian. ©JIM LO SCALZO / EFE

Demokratek arnasa gehiago nahi dute

Urtzi Urrutikoetxea

Senaturako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute gaur AEBetako Georgia estatuan. Demokratek irabaziz gero, bi aulkiren aldea izango lukete, eta maniobratzeko tarte handiagoa

Hainbat sudandar, herrialdeko armadaren aurkako protestan, ekainaren 3an, Khartum hiriburuan. ©ELA YOKES / EFE

Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak

Mikel O. Iribar

Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute.

Emakume bat burua estalita, atzo, Teherango kaleetan. ©STRINGER / EFE

Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean

Edu Lartzanguren - Maddi Iztueta Olano

Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana.

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...