Afganistanen hemeretzi lagun hil dituzte

2022ko urriaren 1a
00:00
Entzun
KABUL. Afganistango hiriburuko eskola batean eraso bat egin zuten atzo, eta gutxienez hemeretzi lagun hil eta 30 zauritu zituzten, gehienak neskak. Lekukoak aipatuz Efe berri agentziak azaldu zuenez, erasotzaileak bonba batzuk zartarazi zituen eraikinean, eta Kabulgo Poliziaren bozeramaile Khalid Zadranek gerora baieztatu zuen eraso suizida bat izan zela.

Talibanen gobernuak berehala gaitzetsi zuen erasoa, eta «izugarrikeriatzat» jo zuen; zehazki, Zabiullah Mujahid bozeramaileak esan zuen erasotzaileak «atxilotu eta zigortuko» dituztela ahalik eta azkarrena. Nazioartean ere hainbat herrialde eta erakunde kritiko agertu ziren gertaturikoarekin; Unicef Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak, esaterako, adierazi zuen «atsekabe sakona» eragin ziola gertaturikoak, eta Ameriketako Estatu Batuen enbaxadak «lotsagarritzat» jo zuen ezbeharra.

Lerro hauek idazterako, inork ez zuen bere gain hartu gertaturikoa, baina eraso suizida bat izateak Estatu Islamikoan jarri du arreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.