Koronabirusa. Mundua

Txinak ateak itxiko dizkie atzerritarrei bihartik aurrera

Tren geltoki bat. LIU JUNFENG/ EFE.
2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
PEKIN. Larunbatetik aurrera, soilik bisa diplomatikoa duten atzerritarrek sartu ahal izango dira Txinan; gainontzeko guztientzat ateak itxita izango ditu Asiako herrialdeak. Hala jakinarazi du Atzerri Ministerioak komunikatu batean. «Neurriok moldatuz joango gara uneko testuinguruaren arabera, baina oraintxe bertan ez dugu beste aukerarik». Izan ere,Txinak herritarren arteko kutsatzeak eten baditu ere, azken orduetan 67 kasu berri baieztatu ditu, guztiak atzerritik joandako pertsonenak.

Tokiko kasu berririk jakinarazi ez badute ere, hildakoen kopuruak gora egin du herrialdean. Sei heriotza gehiago baieztatu zituen atzo gobernuak; horiekin 3.287 lirateke COVID-19ak eragindako hildakoak. Azken sei horiek Hubei eskualdean izan dira, iazko abenduan birusa lehen aldiz agertu zen tokian.

Asiako herrialdea da oraindik ere koronabirus kasu gehien dituena munduan: 81.782. Hala ere, azken egunetan ez da bertan kutsatutakorik izan, eta soilik atzerritik joandakoetan topatu dute birusa. Hori dela eta, apirilaren hasieran Wuhango berrogeialdia bertan behera utziko duela iragarri du gobernuak. Egoera okerragoan daude, aldiz, Italia eta AEBak. 80.539 kasu baieztatu ditu Italiak eta 8.000hildako. Sendatu direnen kopuruak ere gora egin du: 10.361.AEBetan ere gora egiten jarraitzen dute kasuek, eta atzotik 12.000 pertsona gehiagok eman dute positibo koronabirusaren probetan. Horiekin 79.785 dira kutsatuak eta 1.151 hildakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.