Victoria lakutik 207 gorpu atera dituzte Tanzanian
DAR ES SALAAM. Tanzanian ostegunean gertatutako hondoratzetik 207 gorpu atereak zituzten atzo, Isaack Kamwelwe Garraio ministroak jakinarazi zuenez. Victoria lakuko Ukerewe eta Ukara uharteen arteko ibilbidea egiten ari zen ferry bat. Agintarien arabera, 400 bidaiari inguru zeramatzan, baina ehunentzako tokia zuen, eta gehiegizko kargagatik hondoratu zen.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu