Frantziak boikoterako deia kritikatu du

2020ko urriaren 28a
00:00
Entzun
PARIS. Elur bola handitzen ari da. Islamista batek Paristik gertu irakasle bati lepoa moztu izanak jarri zuen martxan gurpila, eta hainbat herrialde musulmanetan Frantziako produktuen aurkako kontsumo boikota eragin du azken orduotan.

Parisek boikoterako deia arbuiatu zuen, eta hura gutxiesten saiatu zen, «gutxiengo fanatiko» baten deialdia dela argudiatuta. Baina Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek berak herenegun eskatu zien herritarrei Frantziako produkturik ez erosteko.

Boikoterako deiek «bihurritu egiten dute Frantziak kontzientzia, adierazpen eta erlijio askatasunaren inguruan duen jarrera», adierazi zuen Frantziako Atzerri Ministerioak, agiri baten bidez. «Ondorioz, boikoterako deiek ez dute zentzurik, eta berehala amaitu behar dute, gure herrialdearen aurkako eraso guztiak bezala». Beste estatuetako gobernuei laguntza eskatu die Parisek, kanpaina gelditzeko.

Joan zen astean, Samuel Paty irakasleari estatu omenaldia egin zioten, eta horretan parte hartu zuen Macronek. Islamista batek hil zuen irakaslea, hark ikasleei Mahomaren karikatura batzuk erakutsi zielako, ikasgelan adierazpen askatasunaren gaiaz eztabaidatzeko. Macronek esan zuen ez ziotela uko egingo karikaturak egiteko eskubideari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.