Koronabirusa

Itxialdia luzatu nahi du Madrilek, Aste Santua igaro arte

Kontrol bat Pasaian. GORKA RUBIO / FOKU.
2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Estatuaren menpe dauden erkidegoen konfinamendu perimetralari eta joan-etorriak mugatzeko neurriei eutsi nahi die Espainiako Gobernuak. Intzidentzia metatua 100.000 biztanleko 50 kasura murriztu nahi du Osasun Ministerioak, eta, horretarako, ezinbestekotzat jo dute neurriak sobera ez malgutzea. Hori planteatuko du Carolina Darias ministroak gaur, erkidegoen arteko osasun batzordean. Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak izanen dira bilkura horretan, besteak beste.

Ministerioko osasun teknikarien jarrera zein izanen den aurreratu zuen Espainiako Osasun Larrialdiak eta Alertak Koordinatzeko Zentroko zuzendari Fernando Simonek, atzo: «Gaitza transmititzeko baldintzei erreparatuta, ez dut uste [erkidegoen arteko mugak zabaltzea] planteatu ere egin beharko genukeenik».

Osasun Ministerioko adituek «erantzukizuna» eskatu dute, «izurriaren laugarren olatu bat» eragozte aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.