Bi israeldar larri Jerusalemen izandako beste eraso batean

TEL AVIV. Bi israeldar larri zauritu zituzten atzo tiroketa batean, Jerusalem ekialdean. Israelgo Poliziaren arabera, 13 urteko nerabe palestinar bat izan zen erasotzailea, eta hura «neutralizatu eta zauritu» egin zuten.
Erasoa gertatu zen beste pertsona armatu batek Jerusalemgo bertako sinagoga baten kanpoaldean zazpi pertsona tiroz hil hurrengo egunean. Israelek adierazi zuen tiratzaile hura hil egin zuela, ihes egiten saiatzen ari zenean.
«Atentatu» horren harira, Tel Avivek polizia operazio bat egin zuen atzo Zisjordanian, eta 42 pertsona atxilotu zituen; tartean, sinagogako ustezko erasotzailearen gurasoak eta haren zenbait bizilagun.
Azken egunetan eraso gehiago izan dira. Israelgo soldaduak eta poliziak Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan sartu ziren ostegunean, Jihad Islamikoaren kontrako operazio batean. Esku hartzearen kontrako protestetan hamar palestinar hil zituzten. Hogei lagun zauritu zituzten; horietatik lau larri, tiroa buruan edo bularrean jo zieten eta.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.