AEBetako gobernua hiru astez irekitzea onartu du Trumpek
WASHINGTON. AEBetako Gobernuak inoiz ez du igaro hainbeste denbora itxita: 35 egun. 800.000 langile publiko soldata jaso gabe egon dira epe horretan, horietatik erdiak, lanean ari zirela gainera. Mexikorekin harresi bat egin nahi du AEBetako presidenteak, eta tematu egin da, aurrekontuetan 5.700 milioi dolarreko funtsak onar diezazkioten obra horretarako. Baina Kongresuko presidente demokrata bat izendatu dute bitarte horretan, eta demokratek ez dute, inola ere, Donalden Trumpen harresia finantzatzeko asmorik. Eztabaida horretan tenkatu da, eta, aurrekonturik ezean, gobernuaren zati bat itxita egon da hilabete baino gehiagoz. Orain, hiru asteko su-eten bat emango du Trumpek. Esan du «aurki» sinatuko duela akordio bat, gobernua irekitzeko. Otsailaren 15a arte iraungo du erabaki horrek. Eta soldatak «ahal bezain azkar» ordainduko dizkiete langile publikoei.
Trumpek mehatxu egin zuen, egoera bideratzeko larrialdi egoera ezarriko zuela, baina azkenean ez du urrats hori egin. Mehatxua airean utzi du berriro, ordea: «Kongresuak ez badigu tratu justu bat ematen, gobernua berriro itxiko da otsailaren 15ean, edo larrialdi honi aurre egiteko legeek ematen dizkidaten botereak erabiliko ditut».
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.