Bidasoa suspertu egin da, Suitzan garaipen bikaina lortuz

Irungo taldeak nagusitasun handiz irabazi dio Pfadi Winterthurri Europako Ligako norgehiagokan: 23-37

2021eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
ESKUBALOIA. Koronabirus oldarraldi batek eten egin zuen Bidasoak zeraman bide ona, baina Irungo (Gipuzkoa) taldea suspertu egin da, era ikusgarrian suspertu ere, Pfadi Winterthur Suitzako taldearen pistan nagusitasun handiz irabazita: 23-37 hartu zuen mendean atzo.

Bigarren garaipena du Europako Ligan. Horri esker, bakarrik dago laugarren postuan, final-zortzirenetan aritzeko aukera emango duen azken tokian. Garaipenak indar handia emango dio, partida biribila jokatu baitzuen. Une oro izan zen aurkaria baino gehiago. Horren erakusle da emaitza: hamalau golen aldea. Inoiz ez zuen horrenbestegatik irabazi Europan. Garaipenak indarra emango dio bihar Plocken (Polonia) jokatuko duen lehiarako ere.

Anaitasunak, berriz, gaur jokatuko du Espainiako Kopako bigarren kanporaketa, Torrelavegan (Espainia), 20:30ean. Partida bakarrera da.

Bestalde, Munduko Txapelketan, Danimarka eta Espainia finalerdietarako sailkatu ziren atzo, hurrenez hurren Brasil (30-25) eta Alemania kanporatuta (26-21).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.