«Autogobernuaren aurkako erasoa» salatu du GuraSOSek

Ingurumeneko 3/1998 legearen artikulu bat indargabetu du Konstituzionalak, Gipuzkoako Aldundiari men eginez

2021eko otsailaren 3a
00:00
Entzun
ZUBIETA. Eusko Legebiltzarrak onartutako 3/1998 legearen aurka egin du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, urtarrilaren 28an argitaratutako ebazpen batean. Zehazki, legearen artikulu bat baliogabetu du, «Espainiaren eskuduntzak» urratzen dituelakoan. Artikulu horrek gaitasuna aitortzen zion edozein pertsonari, ingurumenari lotutako auzietan errekurtsoak aurkezteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak, baina, artikulu horren kontra jo zuen epaitegian, eta orain, arrazoia eman dio Konstituzionalak. GuraSOS elkarteak «autogobernuaren aurkako erasotzat» jo du ebazpena, eta azaldu du Zubietako erraustegiaren aurkako helegite bat dagoela auziaren oinarrian: «Erraustegiaren ingurumen baimenari jarri genion errekurtsoa 2016an, eta Gipuzkoako Diputazioak eskubide hori ukatu nahi izan digu». Elkarteak gaineratu du epaiak ez duela eraginik izanen, «legeak elkarteei jarritako baldintza bakarra baita bi urteko antzinatasuna izatea, eta guk badugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.