Errusiaren hornikuntza gasa merkatzen ari da

2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
MOSKU. Gasaren prezioak beheranzko bidea hartu du berriro, Gazprom Europa mendebaldeko bere biltegiak betetzen hasi dela egiaztatu ondoren. Atzo goizean orduko 860.000 metro kubo gas bidali zituen Alemaniara Gazpromek, Jamal-Europa gasbidearen bitartez, bezperan bidalitakoaren halako bi baino gehiago. Ukraina eta Eslovakia zeharkatzen duen gasbidetik ere gas gehiago igarotzen ari dela ziurtatu du Eustream Eslovakiako gasbidearen kudeatzaileak.

Vladimir Putin Errusiako presidenteak agindu zion duela bi aste Gazpromeko buru Aleksei Millerri Mendebaldeko biltegiak betetzeko, behin Errusiakoak bete ondoren. Prozesu hori atzo zen bukatzekoa.

Gas biltegien maila txikiak eskasiari buruzko kezka areagotu du azken asteetan, eta gorantz egin dio tira gas naturalaren prezioari. Putinek ukatu egin du berak helburu zuen egoera izan dela, Alemaniara zuzenean doan Nord Stream 2 gasbide berriarentzat funtzionamendu baimena bizkortzeko —urte amaierarako espero da—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.