Aljerrek Madrilekin zuen adiskidetasun ituna eten du

2022ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
ALJER. Aljeriak bertan behera eta «berehala» utzi du Espainiarekin duela ia bi hamarkada sinatutako adiskidetasun ituna. Hala jakinarazi zuen atzo Abdelmajid Tebbune Aljeriako presidenteak, ohar baten bidez, Marokok Mendebaldeko Saharari buruz duen autonomia planari «justifikaziorik gabeko» babesa emateagatik.

Aljerrek Madrili egotzi dio «norabide politiko bat argudiatzeko kanpaina bat hastea»; izan ere, Tebbuneren ustez, Espainiak «betebehar juridiko, moral eta politikoak urratu ditu», eta Mendebaldeko Sahararen «potentzia administratzailea» izaten jarraitu du. Ildo horretan, Aljeriak salatu du Espainiako Gobernuak «legez kanpoko formula baten alde» egin duela, Rabatek proposatutako autonomiaren alde; «argudio faltsuen» bidez landutako gertakarien «politika koloniala» planteatzen baitu.

Espainiak eta Aljeriak 2002an sinatutako itun horrek bi herrialdeen arteko harremanen garapena «arautzen» zuen. Aljeria «bazkide sendo eta fidagarria» dela gogorarazi nahi izan du Madrilek azken hilabeteotan. Atzo, ordea, Aljerrek hartutako erabakia «deitoratu» zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.