Irrien Lagunak babestu ditu arartekoak

Bizi dantzako une bat. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2019ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Javier Eneriz Nafarroako arartekoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsen hilaren 29ko ikuskizuna baimentzearen alde agertu da. Noticias de Navarra egunkariak jakinarazi duenez, arartekoak idatzi bat bidali dio Enrique Maia Iruñeko alkateari. Pailazoen emanaldiaren debekua baliorik gabe uztea eskatu dio, auzi juridikoak «aldebatera utzita».

Enerizek adierazi du ikuskizuna Iruñeko Udalak haurrentzat osatutako programaren barruan sartzen dela, eta nabarmendu du haur askorentzat ezagunak diren artisten talde batek ondutakoa dela. Bestalde, azpimarratu du ikuskizuna baliogabetzea kontratuaren prozeduraren ondorio izan dela, eta ez duela zerikusirik emanaldiaren edukiarekin. Hala, esan du kontratatutako pertsonek ez dutela loturarik debekuaren kausarekin.

Espedientea zer egoera tan dagoen aintzat hartuta, erabakirik egokiena ikuskizuna «baimentzea» dela adierazi du Nafarroako arartekoak. Kontratuaren zenbatekoa txikia dela azpimarratu du, eta emanaldia egiteak ez lukeela ekarriko kalte handirik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.