Eusko Jaurlaritzak adikzioen plan berria aurkeztu du

Sagardui sailburua. OSKAR MATXIN/ FOKU.
2023ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. 2023tik 2027ra arteko iraupena izango duen adikzioen plana aurkeztu du Gotzone Sagardui Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Helburuen artean daude adikzioa eragiten duten kontsumoak eta jarrerak has daitezen eragoztea edo atzeratzea; eragiten dituzten desberdintasunak murriztea; eta adikzioei lotutako estigmak gutxitzea. Berritasun gisa, adin tarteei garrantzi berezia eman dietela esan du sailburuak: adinaren arabera adikzioak bestelakoak direla esan du, eta kasu bakoitzean lanketa egiteko moduak ere horren araberakoa izan behar duela. Genero ikuspegia ere txertatu dute plan berrian.

Sailburuak zenbait datu ere eman ditu. Tartean, esan du emakumeen eta nerabeen artean gora egin duela psikofarmakoen kontsumoak. Gainera, ohartarazi du gizarteak askotan ez duela adikziotzat hartzen. Substantzien kontsumoaz gain, planean adikzio gisa definitzen dituzte menpekotasuna eragin dezaketen jokabideak; adibidez, teknologiarekiko dependentzia edo apustuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.