NagusiLab, adinekoak zaintzeko

2021eko martxoaren 23a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
GASTEIZ. Arabako Foru Aldundiak NagusiLab proiektua aurkeztu zuen atzo, adinekoak zaintzeko sare komunitario bat osatzea helburu duen egitasmoa. Artehazia, Kultura

Berrikuntza, Arteak eta Gizartea Elkarteak sustatutako proiektu bat da, eta Vital Fundazioak eta Arabako Foru Aldundiak babestu dute. Jakinarazi zutenez, adinekoak beren etxeetan ahalik eta denbora gehien bizitzea da asmoa, hala nahi izanez gero; eta, horretarako, beharren araberako arreta egokia eman nahi diete. Adierazi zuten proiektua ez dela krisi garaietan soilik oinarritu, eta asmoa izan dela arretarako eta zaintzarako «sare sozial iraunkorra sortzea».

Hiru erronka jarri dituzte: etxebizitzak eta hiriak nolakoak izan beharko luketen aztertzea, adinekoen inguruko estereotipoak ezabatzea eta zaintza sareak sortzeko orduan dauden ahulguneak aztertzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.