Igande goizaldean Barakaldon izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza

2022ko irailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARAKALDO. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat iturriri jakinarazi dienez, igande goizaldean sexu eraso bat izan zen Barakaldon (Bizkaia). Igandean bertan salatu zuten, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Hainbat pertsonari deklarazioa hartu die. El Correo egunkariaren arabera, diskoteka batean izan zen erasoa: emakumea lagun batekin joan zen, baina ez du gero gertatu zena gogoratzen. Bestalde, gizon bat atxilotu zuten asteburuan Lesakan (Nafarroa) tratu txarrak egotzita. Elkarretaratzea eginen dute larunbatean, salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.